NaBai
Juan Carlos Longas: “Kultura kontseilariaren agerraldia eskatu dugu, INAAC-aren desagerpena azal dezan”
31 enero 2014

Nafarroako Gobernuak, besteak beste, INAAC (Ikusentzuneko Artearen eta Zinemaren Nafarroako Institutua) fundazioa ezabatzea erabaki du. Sortu zenetik, fundazioak oso lan eraginkorra egin du zinemagintzan eta ikusentzutezkoen alorrean, sormen artistikoa zabaltzen eta bultzatzen. Horren adibide garbia da alor horretako hainbat taldeek adierazi dioten elkartasuna. INAAC-en beste lan bat da Nafarroako filmotekaren kudeaketa, gure elkargorako hain garrantzitsua dena. Zentzu horretan, fundazioak egin duen lanaren emaitza ona da zalantzarik gabe eta aitortza eta laguntza merezi du.

 

Nafarroako gobernuaren erabaki hori eragin duten arrazoiak azaltzeko eta etorkizunean INAAC-en egiten zuen lana nola egingo duen azaltzeko, Aralar Nabai parlamentari taldeak kultura kontseilaria parlamentura etortzea eskatu du.

 

Aralar Nabaiko parlamentari Juan Carlos Longasek esan duenez, “zalantza handiak dauzkagu bitarteko, langile eta diru gutxi duen departamentu batek orain arte INAACek egiten zituen lanak egiteko gaitasuna izango duen. Hala, pentsatzekoa da kultura txirotuko dela eta gure ondare kulturalaren zati bat galduko dela”.

 

Longasek gogor kritikatu du Nafarroako Gobernuaren jarrera. “Beste urrats bat eman du publikoa den edozeren kontrako estrategia horretan. Krisiaren aitzakipean eta dirua aurreztea lehenetsita,  eraginkorrak diren eta Nafarroako gizartea ondo zerbitzatzen duten erakundeak ezabatzen ari da, eta murrizketak bata bestearen atzean egiten ditu, gezurra eta demagogia erabilita”.

 

“Ez gaude balio ez duten egiturak desagerraraztean kontra, enpresak zein fundazioak; are gehiago, hauetariko asko kontrol publikotik ihes egiteko edota onura pribatuak eta ordainsari ilunak egiteko sortu zirenean. Baina Nafarroako Gobernua ez da zehaztasunetan galtzen eta publikoa den edozein erakundearen kontra egiten du. Horrela gertatu zen enpresa publikoekin eta orain fundazio publikoekin”, azpimarratu du Aralar Nabaiko parlamentariak.

 

Juan Carlos Longasek ez du ahaztu nahi izan Barcinaren gobernuaren jarrera. “Haizagailua jartzen du beraien gabeziak estaltzeko. Beraien porrotak eta mugak guztionak direla sinestarazi nahi gaituzte. Parlamentuaren kontrako diskurtsoa estrategia horren beste zati bat da, baita presidenteak Madrilen egin dituen azken adierazpen lotsagarriak”.

NaBai Iruñea denuncia que UPN incumple los acuerdos de pleno
NaBai Iruñea sobre cocinas hospitalarias, juventud y subvenciones nominativas
Manu Ayerdi sobre la enmienda a la totalidad a la reforma del Gobierno del Mapa Local
Intervención de Manu Ayerdi en el debate fiscal
NaBai de Iruñea votará en contra de los Presupuestos de 2013 porque “consolidan la política de recortes”
Aitor Lakasta sobre la saturación en el Programa de infancia y familia de Pamplona
Uxue Barkos sobre subvenciones perdidas por UPN
Uxue Barkos y Javier Leoz sobre las modificaciones presupuestarias del Ayuntamiento de Pamplona
Aitor Lakastaren adierazpenak Goi Maiako Bazterkeria Ordenantzaren inguruan
Barkos critica que la "severa inactividad" de UPN en Pamplona afecta "gravemente" a las infraestructuras de la ciudad
Nafarroa Bai presenta varias enmiendas a la Ley de impuestos y medidas tributarias para mejorar la equidad y mejorar la recaudación
Nafarroa Bai presenta proposición de ley para regular los sueldos y dietas públicas
Juan Carlos Longasi elkarrizketa Canal 6ren "Parlamento" saioan
EL CANcaneo (o el paradójico misterio de la banca cínica)
Hasta ahora en Navarra 1+1 no eran 2
Remedios para la indiGESTION cultural( subti euskaraz)
quiénes somos

Nafarroa Bai aspira a abrir un profundo Cambio político, Económico, Social y Cultural en Navarra.

Pretendemos abrir un ciclo político nuevo, que ponga fin al actual periodo de exclusión social, política y cultural, y que de paso a una etapa de reencuentro desde la aceptación de nuestra pluralidad.

Un ciclo de futuro y progresista en el que quepamos todas/os

nortzuk garen

Nafarroa Baik Aldaketa politiko, ekonomiko, sozial eta kultural sakonari ekin nahi dio Nafarroan.

Ziklo politiko berri bat irekitzeko asmoa dugu, zeinek oraingo gizarte, politika eta kultur bazterketa aldia bukaraziko baitu eta gure aniztasunaren onarpenetik berriro bildurik egoteko etapa bati bide emanen baitio.

Etorkizuneko ziklo aurrerakoi bat zeinetan guztiok sartuko baikara